XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiña beste lapurrak, erantzun eta asarre egin eutsan, esanaz: Zu be, orren oiñazetan egonik, ez zara bildur? Guri, egiz, oiñazeok artez yagokuz (dagokiguz), gure egiñen bidezko ordaiña artzen dogu-ta; onek, barriz, ez dau ezer oker egin.

Eta Jesus'i zirautsan: Jauna, gomuta zadiz nitzaz, zure Erreinura eldu zadizanean.

Eta Jesus'ek dirautso: Benetan dirautsut: gaur Nigaz zeruan izango zaran.

334. Jesus'en Ama ta gure Ama (Jon. 19, 25 27).

Jesus'en gurutze-ondoan, Aren Ama Maria, ta onen aizta Maria Kleofa'rena, ta Mari Madalen egozan.

Jesus'ek, bere Ama ta ikasle maitea an ikusirik, bere Amari dirautso: Andrea, orra or zure semea.

Gero ikasleari dirautso: Orra or zure ama.

Ta arrezkero, ikasleak bere etxean artu eban.

335. Azken-itzak (Mt. 27, 45 49; Mk. 15, 33 36; Lk. 23, 44 45; Jon. 19, 28 29).

Seiretatik bederatziak arte eguerdiko irurak arte lur osoa illunetan gelditu zan; eta eguzkia illundu egin zan.

Eta bederatziak aldean gure irurak Jesus'ek, deadar aundiz, esan eban: Eli, Eli, lamma sabaehtani: au da, Ene Jaungoikoa, ene Jaungoikoa!, zegaitik itzi nozu?.